Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Través, 2025eko Ribera Bekaren proiektu irabazleetako bat | Txingudi Online

18 septiembre, 2025

Eskualdeko biztanleek Bidasoa ibaia muga geografiko bezala ikusi ohi duten arren, guztiz kontrako esanahia ere izan dezake: elkargunea ere bada. Hain zuzen ere, horixe izango da 2025eko Ribera Beka irabazi duten proiektuetako batentzako. Ageda Blasco Egia eta Izaro Ieregi González dira Través izeneko proiektuaren egileak eta datozen hilabeteetan zehar ibaiaz blaitzeko sorkuntza proiektu komunitarioa burutuko […]

Pauso-K, Paula Bujanda eta Virginia González | Bidasoako Ahotsak

15 septiembre, 2025

Dantzarekiko pasioak Pauso-K Dance Studioko 14 eta 17 urte bitarteko bederatzi neska Arizonaraino eraman ditu. Munduko Hip Hop txapelketan lehiatzeko aukera lortuta, amets bat bete dute, dantza akademia osoaren amets bihurtu dena. Paula Bujanda zuzendariak eta Virginia Gonzalez ikasketa buruak lorpen honek dantza akademiarentzat suposatu duena azaldu dute.

Meakako konpainia Alarde Publikoan estreinatuko da aurten | Bidasoako Ahotsak

9 junio, 2025

2025eko Sanmartzialak berritasun garrantzitsu batekin datoz. Izan ere, aurten konpainia berri bat batuko da alarde publikoaren lerroetara: Meaka. Auzotarrek bultzaturik, iazko jaiak amaitu bezain laster hasi zituzten konpainia berria sortzeko lanak, denbora luzez batek baino gehiagok amestutakoa egia bihurtzeko. Nagore Olaskoaga Meakako konpainiako kapitainak eta Garazi Gómez txilibitu kaboak konpainiaren sorrerarako emandako pausoak azaldu dituzte.

Tortilla Irundarraren Nazioarteko II. Lehiaketa | Bidasoako Ahotsak

3 junio, 2025

San Pedro eta San Martzial jaien egitaraua ekitaldiz gainezka dago,  ekaineko azken asteetan zehar, batez ere. Horietako asko hiriko elkarteen lanari esker antolatuak dira. Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak iaz erabaki zuen hiriko jaietan ekarpena egitea. Gauzak horrela, aurten Tortilla Irundarraren bigarren edizioa antolatuko dute.JunkalSusperregui elkarteko kideak aurreratu duenez, ekainaren 15ean egingo da aurtengoa. 

Txingudi Ikastolako ikasleek elkartrukea egin dute Estonian | Bidasoako Ahotsak

27 mayo, 2025

Txingudi Ikastolako DBHko 4. mailako ikasleek Estoniako ikasleekin elkartruke bat egiteko aukera izan dute Erasmus+ programari esker. Martxoaren 14tik 21era Tallinen egon ziren bisitan. Maiatzaren 5etik 11ra berriz, Estoniako ikasleak etxean izan dituzte, han bizitako esperientzia bisitariei itzultzeko. Mare Izagirre eta Irune Fernandez ikasleek gurekin partekatu nahi izan dute han bizitako esperientzia.

Irun´go Atsegiñako 8 buruhandi berrien sorrera | Bidasoako Ahotsak

22 mayo, 2025

Irung´go Atseginako erraldoi eta buruhandien konpartsak aurpegi berritua du. Elkartean 2017. urtean konpartsa zaharberritzeko asmo handiko proiektua hasi zuten. Erraldoiak izan ziren zaharberritze tailerretik igarotzen lehenak. Ondoren, buruhandiei iritsi zaie txanda eta, kasu honetan, 8 buruhandi berri zerotik sortu dira. Buruhandi berrien estreinaldia apirilaren 26erako aurreikusita zegoen, baina eguraldi txarraren ondorioz ekitaldia atzeratu behar izan […]