Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

24 Korrikaren prestaketak Irunen, Maddi Sanz | BIDASOAKO AHOTSAK

2 marzo, 2026

24. Korrikak 2026ko martxoaren 19tik 29ra Atharratzetik Bilborako ibilbidea egingo du. Bidean, “Euskara Gara” lelopean, Euskal Herri osoa zeharkatuko du eta martxoaren 24an eta 25ean igaroko da goizaldean Irundik. Iazkoan Irun Korrikaren abiapuntu izan ostean, Bidasoaldeko AEKnhasiak dira jada lanean aurtengo edizioa atontzeko. Maddi Sanz Korrikaren arduraduna da bertan eta, euskararen aldeko jarduera masiboa dela […]

Mintzapraktika egitasmoa, Joseba Arzaren esperientzian | BIDASOAKO AHOTSAK

25 febrero, 2026

Irungo Udaleko Euskara zerbitzuak, Taupa euskaltzaleen mugimenduarekin elkarlanean, Mintzapraktika egitasmoaren edizio berria jarri du martxan. Aurten, «Eta euskaraz egiten badugu?» lelopean, irundarrak euskara praktikatzera eta hizkuntza eguneroko zaletasunekin uztartzera gonbidatu nahi dituzte, erabilera erosotasunetik eta lagunarteko giroan sustatzeko. Izen-emateak berriro aktibatu ostean, Mintzapraktikak bidelagun izango direnen behar berezia du orain, talde berriak sortu ahal izateko. […]

Antxeta Irratiaren 25. urteurrena | Agus Hernan eta Aitziber Zapirain

12 febrero, 2026

Mende laurdena bete du Antxeta Irratiak mugaren bi aldeetako errealitatea euskaraz kontatzen. Urteurrena baliatuz, begirada atzera bota, proiektuaren sorreran arakatu eta berriki FM hutsetik mundu multimediara izandako jauzia eta irrati komunitario gisa dituzten erronkak, adimen artifiziala tarteko, azaldu dizkigute. Urteurren berezia otsailaren 26an Ficobako auditorioan ospatuko dute, irratiaren inguruan dabiltzan eta ibili diren guztiak ekitaldira […]

Los Trankilos Irungo inauterietan | BIDASOAKO AHOTSA

10 febrero, 2026

Izenak kontrakoa dioen arren, Los Trankilos taldeak ez daki geldirik egoten. Koadrila baten lagunartetik sortua, Inauteriak modu berezian bizitzea dute helburu: hilabeteetako prestaketa lanen ondoren, karroza, mozorroak eta umorez betetako parodiak eramaten dituzte Irungo kaleetara. Egun 25 edo 30 lagun inguruk osatzen dute taldea, baina Aitor Arzuaga eta Asier Arbalitz izan dira oraingoan egitasmoa aurkezteko […]

Ondare Kultur elkarteak 15 urte beteko ditu 2026an | BIDASOAKO AHOTSAK

5 febrero, 2026

Irungo kultur eta aisialdi eskaintza aberasteko helburuarekin jaio zen Ondare Kultur Elkartea, eta aurten, ilusio berdinarekin, 15. urteurrena ospatuko dute. Erraldoi konpartsa xume gisa abiatuta, elkartea hiriko ondarearen eta historiaren lekuko eta sustatzaile bihurtu da, Inauterietan, Gabonetan zein bestelako jaietan parte hartuz. Honen guztiaren errepasoa egin digu urteurrenaren harira Iñigo Mangas Ondare elkarteko lehendakariak.

Kemen dantza taldea Inauterietan | Bidasoako Ahotsak

3 febrero, 2026

Kemen dantza taldeak hainbat hitzordu antolatzen ditu Inauteri garaian Irunen. Galdaragileen konpartsan ezkontzaren osteko ospakizunean dantza egiten dute lehenik. Otsailaren 14an ohiko euskal herri inauteria egingo dute 12:00etatik aurrera hiriko erdigunean. Azkenik, otsailaren 15ean, Puska Biltzean ibiliko dira Olaberriako baserrietan barrena dantzan. Aiora Fagoaga Iza eta Naroa Zuazua Aristizabalek aurretik dituzten ekitaldien xehetasunak azaldu dituzte.