Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Denboraldi amaiera korapilatu zaie Leka Eneako neskei

14 abril, 2015

Denboraldi amaiera korapilatu zaie Leka Eneako neskei

 

ioana ghemesEuroparako sailkatzeko azken unera arte borrokatu beharko du Emakumeen Superdibisioko Leka Eneak. Igandean 3-4 galdu zuen Sonia Etxazarretan Arteal Orballo aurkari zuzenaren kontra. Emaitza estua da, baina porrota. Hortaz, bi puntura hurbildu zaio talde galiziarra. Leka Enea da momentu honetan Europa mailan lehiatzeko txartela duen azken taldea. Baina hurbil ditu Orballo eta Priego. Bi jardunaldi gelditzen dira, eta lehia estua izango da. Irundarrek Sabadell hartuko dute igande goizean etxean (10:30).

Gizonen Superdibisioan, Leka Eneak 4-2 menderatu zuen ostiralean San Sebastian de los Reyes. Laugarren edo bosgarren izatea izango da mutilen motibazio bakarra azken bi jardunaldietan. Rivasen etxean ariko da Leka Enea larunbat arratsaldean (16:00). Bigarren Nazionaleko gizonen taldeak liga irabazi du, bi jardunaldi falta direnean. Igandean Gure Talderi 4-3 irabazita lortu zuen txapela.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *