Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Elorriok jarri dio galga Zaisa-Iruni

14 abril, 2015

Elorriok jarri dio galga Zaisa-Iruni

 

ELORRIO LA PARRA 36-26 ZAISA-IRUN

elorrioGaldu gabe hamaika partida egin ondoren, porrota jaso zuen Zaisa-Irunek larunbatean Elorrion. Hasieratik korapilatu zion norgehiagoka etxeko taldeak. Bi minutu besterik ez zituen behar izan lehen entsegua egiteko. Koplea gaindituta, jokoan nagusituz joan ziren beltzak hurrengo minutuetan, markagailuan 5-14koa jarri zuten arte. Hortik aurrera, etxeko taldeak intentsitate puntu bat gehiago erakutsi zuen. Irundarren defentsa gainditzeko hutsuneak topatu zituen, eta 27-14ko emaitza jarri zuen markagailuan atsedenaldirako.

Bigarren zatiaren hasieran, lehian sartzeko ahalegina egin zuen Irunek, Joel Herrerak lortutako entseguari eta Ugo Poncinik egindako transformazioari esker. Jokoa parekatu egin zen hurrengo minutuetan. Elorriok atzera egin behar izan zuen abantailari eusteko, baina beltzek ez zuten markagailuari buelta ematea lortu. Galduta ere, garaipen bakar bat behar du Zaisa-Irunek igoera faserako sailkatzeko. Larunbatean Donostian jokatuko dute irundarrek Bera Beraren aurka, 15:00etan Anoetako miniestadioan. Ligako azken aurreko neurketa izango da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *