Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Donostia-Hondarribia mendi lasterketa egingo dute igandean

19 marzo, 2015

Donostia-Hondarribia mendi lasterketa egingo dute igandean

 

talaiaBost edizio beteko ditu igandean Fortuna Kirol Elkarteak antolatzen duen Donostia-Hondarribia mendi lasterketak. 31km-ko proba da, eta Talaia Bidea jarraitzen du ibilbideak, neurri handi batean. Donostiako Gros auzotik irtengo dira korrikalariak, goizeko 9:30etan. Ulia eta Jaizkibel mendietan ibili eta gero, Hondarribiko Gernikako Arbolan bukatuko dute, alde zaharra zeharkatu ondoren. 1.300m-ko desnibela du lasterketak. Hasierako kopurua mantendu du antolakuntzak parte hartzearen aldetik: 500 korrikalari. Hori dela eta, zozketa egin behar izan dute aurten. Aurreko edizioetan parte hartu dutenek lehentasuna izan dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *