Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Ginkana egingo dute Herri Olinpiadetako seigarren saioan

19 marzo, 2015

Ginkana egingo dute Herri Olinpiadetako seigarren saioan

 

Herri Olinpiadak2Larunbatean, martxoaren 21ean izango da Hondarribiko Herri Olinpiadetako seigarren saioa. Ginkana egingo dute, goizeko hamarretatik aurrera San Pedro kalean. Bost joko ezberdin gainditu beharko ditu talde bakoitzak. Bi itzuli egingo dituzte, eta denboren bataz bestekoak kontuan hartuko dituzte sailkapena osatzeko.

 

Korrikarekin bat egingo dute Olinpiadek

Igande goizean zeharkatuko du 19.Korrikak Hondarribia. Hori dela eta, gau osoko egitaraua prestatu dute Herri Olinpiadetako kideek. 19:30etan trikipoteoa irtengo da Larra tabernatik. 00.00etan Bingoa egingo dute Itxaropena eta Gran Sol tabernen artean. 01:00etan Mozkorrika irtengo da Muara tabernatik. 5:00 gosaria presatuko dute Correosen, Korrika herrira iritsi aurretik. Herri Olinpiadetako kideek lekukoa eramango dute Itxaropena tabernatik Hermandaderaino.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *