Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Euskal Kopa irabazi du Bidasoak Artalekun

19 marzo, 2015

Euskal Kopa irabazi du Bidasoak Artalekun

 

BIDASOA-IRUN 31-29 AMENABAR ZARAUTZ

BIDASOA-IRUN: Dejanovic, Trkulja (3), Crowley (4), Iriarte (5), Gimeno (1), Muiña (2), Azkue (7), Zubiria, Cavero (1), Vazquez (1), Revin (2), Penón (3), Zildzic (1), Alzaga (1).

AMENABAR ZARAUTZ: Labairu, Urbieta, E.Balenziaga (2), David Agirrezabalaga (10), Agirregomezkorta, Iraeta (4), Ondarra (8). Julen de Carlos, Atorrasagasti, Garate (2), Bujanda (1), Etxaniz (2), Beristain.

MARKAGAILUA: 3-2, 6-5, 6-7, 11-10, 12-12 (atsedenaldia); 15-14, 18-15, 19-17, 21-20, 24-23, 26-26. Penalti jaurtiketetan: 5-3.

Garaikurrak altxatzeko ohitura galtzen hasia zen Bidasoa-Irun. Baina Euskal Kopa jaso du gaur Asier Zubiria kapitainak, Zarautzen kontrako lehia estuaren ondoren. Penalti jaurtiketek erabaki behar izan dute, 26-26ko berdinketarekin bukatu baita neurketa. Oreka hautsi ezinean ibili dira Bidasoa eta Zarautz lehen zatian zehar. Hogeigarren minutuan Artalekuko giroa berotu egin da, epaileak Josu Atorrasagasti txartel gorriarekin kanporatu duelako, Muiña airean zegoela bultzatzeagatik. 11-12koa sartu ondoren, defentsa ireki du Zarautzek azken jokaldirako. Baina Alzagak hutsunea topatu du, eta markagailua berdindu du aldagelarako bidea hartu aurretik.

Bigarren zatiaren erdialdera, norgehiagoka hausteko aukera izan du Bidasoa-Irunek. Lau goleko abantaila hartu du Jon Azkueren golarekin. Baina hurrengo jokaldietan, behera egin du irundarren intentsitateak. Boleak hutsartea eskatu behar izan du, nagusitasuna egonkortzeko asmoz. Kontrako eragina izan du, ordea. Ia lehiatik kanpo egon ondoren, Zarautzek gora egin du, neurketa berdintzeraino (23-23). Minutu eta erdi falta zenean, Zildzic-ek bi goleko abantaila eman dio berriro Bidasoari (26-24). Neurketa erabakita zegoela zirudien arren, etxeko taldea ez da gai izan errentari eusteko. Jokalari bat gehiagorekin ere ez du Zarautzen erasoa gelditzeko modua aurkitu.

26-26koarekin iritsi da 60.minutua, eta zazpi metroko marrara jo behar izan dute lehiakideek. Bidasoako jokalariek ez dute hutsik egin, eta Zubiria atezainak jaurtiketa gelditu dio Ondarrari. Hortaz, Artalekun gelditu da Euskal Kopa. 2002an lortu zuen azken aldiz Bidasoa-Irunek. Zubiriak jaso du, baina belauneko lesio larria duen Pedro Fuentesi eman dio altxatzeko aukera. Larunbatean mendekuaren bila itzuliko da Amenabar Zarautz Irungo kiroldegira, Ohorezko B Mailako ligako hogeita hirugarren jardunaldiko partidan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *