Ekintzaileei zuzendutako tailerra eskainiko du Bidasoa Bizirik-ek
Ekintzaileei zuzendutako tailerra eskainiko du Bidasoa Bizirik-ek
Otsailaren 2an hasiko da Bidasoa Bizirik erakundeak antolatzen duen “Ideiatik enpresara” tailerra. Autoenplegua lan aukera izan daitekeela uste duten ekintzaileei zuzendutako formakuntza da. Negozio-ideiak detektatzea eta ekintzaileak garatu behar dituen gaitasunak eta jarrerak aztertzea izango du helburu. Hilabeteko ikastaroa izango da, eta 80 orduko iraupena izango du.
Forkamuntzaren lehen zatiak ezaugarri pertsonalekin lotuta dauden alderdiak aztertuko ditu. Bigarren partea praktikoa izango da, Parte hartzaileek, enpresa-proiektuan kontuan izan beharreko alderdi nagusiak aztertuko dituzte (legalak, fiskalak, kokapenari, salmentei, finantzei eta abarrei dagozkienak). Informatzeko eta izena emateko: 943 63393, empresas@bidasoa-activa.com edo Mirarietako Ama Birjinaren kalea z/g.
Deja una respuesta