Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Hobekuntzari jarraipena eman dio Hondarribiak

21 enero, 2015

Hobekuntzari jarraipena eman dio Hondarribiak

 

OSTADAR 1-1 HONDARRIBIA

REAL UNION B 1-4 AURRERA

hondarribiaPuntuz-puntu, zulotik ateratzeko bidea egiten ari da Ohorezko Erregionaleko Hondarribia. Gaizki hasi zuen denboraldia, baina lau partida egin ditu dagoeneko galdu gabe. Azken puntua larunbatean eskuratu zuen Lasarte-Orian, Ostadarren kontra. Ordubetez aritu zen, gainera, hamar jokalarirekin. Azken aurreko postuan dago oraindik Hondarribia, baina oso estu dago sailkapena. Lau talde daude bi puntuko tartean. Larunbatean Tolosa hartuko dute berdeek Hondartzan. Real Union Bk Ordiziari egingo dio bisita, joan den astean Galen Aurreraren aurka 1-4 galdu ondoren. Hamargarren dira txuribeltzak sailkapenean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *