Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Nagusi izan da Eibar Hondartzan

21 enero, 2015

Nagusi izan da Eibar Hondartzan

 

HONDARRIBIA ESKUBALOIA 24-30 SOMOS EIBAR

hondarribia eskubaloiaSomos Eibar hartu zuen Hondarribiak igande eguerdian Hondartzan. Etxekoek ez zuten neurketa irabazteko aukerarik izan, bere maila erakutsi baitzuen sailkapeneko liderrak. Multzoko talde onena da Eibar, eta Ohorezko B Mailara igotzea du helburu. Hondarribian ere, hasieratik hartu zuen partidaren gidaritza. Markagailuan aurretik izan zen une oro. Zazpi goleko aldearekin bukatu zuen Eibarrek lehen zatia. Bigarrenaren hasieran, itxaropenerako tarte bat izan zuen Hondarribiak 15-17koarekin. Baina hortik aurrera, kanpokoek eroso eutsi zioten abantailari. Sailkapenean, azken aurreko tokian dago Javi de la Hazaren taldea, sei punturekin. Larunbatean Zumaian jokatuko du, zazpigarren den Pulporen kontra.

Estropezu egin du berriro Bidasoa Bk

Joan den astean Egian galdu ondoren, berdindu egin du oraingoan HTG Express Bidasoak. 24-24 egin zuen larunbatean Bilbon, Deusto Loyolaren kontra. Ezinezkoa zirudien arren, filialak ere izan du, beraz, urteko beheraldia. Sailkapenean zeukan errenta txikitu egin da, baina asteburuan bertan izango du egoerari konponbidea emateko aukera. Bigarren tokian dagoen Gure Auzune hartuko du Artaleku kiroldegian. Bi puntuko aldea dauka Bidasoa Bk sailkapenean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *