Elkartasun bazkaria antolatu dute Klink Elkartean
19 enero, 2015
Elkartasun bazkaria antolatu dute Klink Elkartean
Helburu solidarioa daukan bazkaria antolatu dute Klink Elkartean urtarrilaren 24rako. Stop Sanlilippo Euskadi elkaretari emango diote bildutako dirua, gaixotasuna ikertzeko bideratu dezan. Haurren nerbio sistema mintzen du Sanfilippo sindromeak, gaitasun sozialak murriztuz. Gaixoen heriotza goiztiarra eragiten du. Ikerketak martxan daude, baina sendabiderik ez da aurkitu oraindik. Klink Elkarteak bere ekarpena egin nahi du, bazkaria antolatuta. Txalaparte3 talde hondarribiarrak musika jarriko du, eta Salaver margolari bidasoarraren obra bat zozkatuko dute. Txartelak hamabost eurotan daude salgai, Jamones Alzagan, Kaialden, Hondarribiko Batzokian eta Klink Elkartean.









Deja una respuesta