Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Igande borobila izan du Hendaiak

19 enero, 2015

Igande borobila izan du Hendaiak

 

HENDAIA 25-13 ST MÉDARD

hendaiaFédérale 2 Mailako zortzigarren multzoko lidertza eskuratu du Hendaiak, St. Médard en Jalles taldea menderatuta. Sei jardunaldi gelditzen dira liga bukatzeko, eta haien esku izango dute xuriek sailkapeneko lehen tokian amaitzea. Orain arteko bi talde onenak bildu zituen igandean Ondarraitz estadioko norgehiagokak. Lehen zatia, espero zitekeen bezain berdindua izan zen. Baina atsedenaldirako, markagailuan aurretik jartzea lortu zuen Hendaiak. Bigarren zatian, nagusi izan ziren etxekoak. Intentsitatea mantendu eta bukaerara arte estutu zuten gainera, erasoko puntua eskuratzeko. St. Médard aurkaria gainditu eta sailkapeneko burua hartu du Hendaiak. Datorren asteburuan atsedena izango da Fédérale 2an. Hortaz, bi astez mentenduko du behintzat lidertza.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *