Etorkizun iluna dauka Hondarribia Eskubaloiak
Etorkizun iluna dauka Hondarribia Eskubaloiak
HONDARRIBIA 21-25 TRAPAGARAN
Urteko lehen partida galdu zuen igandean Hondarribiak Hondartzan. Trapagaran talde bizkaitarra nagusitu zitzaion, 4-0 irabazten hasi zen arren. Atsedenaldirako hiru goleko errenta hartu zuten kanpokoek, eta nagusi izan ziren bigarren zatian. Porrotak jaitsiera postuan utzi du Hondarribia, sei punturekin. Zaila izango du, gainera, hurrengo jardunaldietan zulotik irtetea. Egutegi zaila daukate berdeek datorren hilabetean. Sailkapeneko lehena, bigarrena, bosgarrena eta seigarrena izango ditu aurkari. Hurrengo neurketa etxean izango du berriro Hondarribiak, igande eguerdian Somos Eibar liderraren kontra.
Lehen porrota jasan du Bidasoa Bk
Denboraldiko lehen partida galdu zuen larunbatean HTG Express Bidasoak. 34-30 irabazi zuen neurketa Egiak. Lidertzan jarraitzen du filial irundarrak, baina hiru puntura hurbildu zaio orain Gure Auzune taldea. Bilbon jokatuko du hurrengo astean Pedro Salcedoren taldeak, Universidad Deusto Loyola aurkariaren kontra.









Deja una respuesta