Mugikortasun iraunkorraren asteko sariak banatu dituzte Hondarribian
16 enero, 2015
Mugikortasun iraunkorraren asteko sariak banatu dituzte Hondarribian
Mugikortasun iraunkorraren astearen baitan antolatu zituen argazki eta marrazki lehiaketaren sariak eman ditu Hondarribiko Udalak. Patricia Hoyosek irabazi du argazki lehiaketa, eta Ekai Zapirainek marrazketakoa. Bizikleta tolesgarri bana jaso du bakoitzak. Gainera, aipamen berezia eskaini diote Ihintza Alzari, marrazki lehiaketan egindako lana dela eta. Patinetea eman diote sari moduan. Txomin Sagarzazu Hezkuntza zinegotzia eta Juan Luis Silanes Agenda 21ekoa eta Ingurumenekoa izan dira sariak banatzen.









Deja una respuesta