Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Gol festarekin hasi du urtea Mariñok

13 enero, 2015

 

Gol festarekin hasi du urtea Mariñok

 

 

MARIÑO 4-0 Nª SEÑORA DEL BELEN

2ª division femeninaGaraipen argiarekin itzuli da Mariño Emakumeen Bigarren Mailako lehiaketara. Nagusitasunez menderatu zuen igandean Nuestra Señora del Belen Burgosko taldea, lehen itzuliko azken norgehiagokan. Denboraldiko laugarren garaipena du Mariñok, eta urrun utzi ditu dagoeneko jaitsiera postuak. Zazpi puntu ditu sailkapeneko gune gorrian dagoen Gazte Berriak taldeak, eta hamazazpi irundarrek. Zortzigarren postuan daude, eta lau puntura daukate zazpigarren den Añorga. Asteburuan etxean jokatuko du berriro Mariñok. Bigarren itzuliari hasiera emango dio, denboraldiko neurketa zailenetariko batekin. Oiartzun hartuko dute urdinek Landetxan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *