Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Liderrarekiko aldea murriztu du Hendaiak

12 enero, 2015

Liderrarekiko aldea murriztu du Hendaiak

 

ENTENTE ARAMITS 9-28 STADE HENDAIA

hendaiaEtxetik kanpoko garaipenarekin ekin dio Hendaiako Stadek 2015 urteari. Aramits-en irabazi zuen atzo, nagusitasun osoarekin, gainera. Bederatzi puntu besterik ez zituen egin etxeko taldeak, eta erasoko bonusa eskuratu zuen Hendaiak. St. Medard liderrak ez zuen lortu, eta ezustean neurketa galtzeko zorian izan zen, Fleuranceren kontra (22-21). Ondorioz, lau puntura hurbildu zaio Hendaia, liga bukatzeko zazpi jardunaldi gelditzen direnean.

Garaipen estua Irunek

Goranzko joeran jarraitzen du Euskal Ligako Zaisa-Irunek. Larunbatean 14-12 irabazi zuen Plaiaundin, Gernikaren kontra. Zeharo ezberdinak izan ziren partidaren bi zatiak. Lehenengoan nagusi izan ziren etxekoak, eta 14-3ko abantaila hartu zuten. Bigarrenean bizkaitarren erantzuna iritsi zen, eta hurbil izan zuten garaipena. Gutxigatik aldeari eutsi ondoren, laugarren daude irundarrak sailkapenean.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *