Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Hirugarren garaipena kateatu du Bidasoak

17 enero, 2015

Hirugarren garaipena kateatu du Bidasoak

 

BIDASOA-IRUN 25-16 ZUMOSOL PALMA DEL RÍO

BIDASOA-IRUN: Zubiria, Azkue (4), Fuentes (2), Muiña (5), Crowley (3), Zildzic (1), Iriarte (2), Trkulja (2), Vázquez (3), Cavero (2), Mindegia, Alzaga (1), Gimeno, Revin.

ZUMOSOL PALMA DEL RÍO: López, Vidal (3), Caro (3), Morales, Jiménez, Domínguez, Moreno, Da Mota (4), Cruz (1), Del Castillo (2), Consuegra, Alonso Moreno (1), Morgado, Gómez.

MARKAGAILUA: 2-2, 4-3, 5-4, 6-6, 10-6, 12-7 (atsedenaldia); 13-8, 15-10, 19-11, 21-12, 23-13, 25-16.

EPAILEAK: Arcos Adeba eta Posada González.

zubiriaEtenaldiaren aurreko hobekuntzari jarraipena eman dio Bidasoa-Irunek. Garaipen argia lortu du 2015ko lehen neurketan. Lehen itzulian fin ibili den Palma del Riok egin dio Artalekuri bisita. Baina irundarrak nagusi izan dira lehen zatiaren bukaeratik aurrera. Ordura arte, neurketa berdindua izan da. Markagailuan oreka izan da behin eta berriro. 5-6koa lortu du talde andaluziarrak 19.minutuan, baina hori izan da haren azken abantaila. Atsedenaldira bitarte, Bidasoa izan da jaun eta jabe. Lau goleko tartea ireki dute etxekoek bost minutuan (10-6). Taldeek aldagelarako bidea hartu dutenean, bost golekoa zen irundarren abantaila (12-7).

Bigarren zatian, talde serioaren itxura eman du Bidasoak. Intentsitatea mantendu du, eta defentsan sendo aritu da, Asier Zubiria atezainaren laguntzarekin. Lehen ordu laurdenean itxaropenari eutsi dio Palma del Riok. Etxekoek, ordea, ez dute erritmoa jaitsi, eta abantaila handituz jarraitu dute. Caverok hamar goleko errenta eman dio Bidasoari, hamabi minutu falta zirenean. Neurketa erabakita zegoen. Azken txanpa erosoa izan da Fernando Bolearen taldearentzat, eta zaleek ere lasaitasunez gozatu ahal izan dute garaipena. Denboraldiko zazpigarrena da, hirugarrena segidan. Sailkapeneko zortzigarren tokian dago Bidasoa hamabost punturekin. Bat gehiago dauka orain bosgarren dagoen Alcobendasek.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *