Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Igoera fasea jokatuko dute Oiasso-Bidasoa XXIeko neskek

14 marzo, 2015

Igoera fasea jokatuko dute Oiasso-Bidasoa XXIeko neskek

 

OIASSO-BIDASOA XXI 8-5 SANTOÑA

Bere ibilbide laburreko lorpenik handiena erdietsi du emakumeen Oiasso-Bidasoa XXI waterpolo taldeak. Estatuko Lehen Mailara igotzeko fasea jokatuko du. Ostiral gauean lortu zuen sailkatzea, Santoñari Azken Portun irabazi ondoren. Neurketa berdindua izan zen hasieran. Baina aldaketa bakarrarekin aritu zen Cantabriako taldea, eta nekea nabaritu zuen partidaren bigarren erdian.

Hirugarren laurdenean hautsi zuen norgehiagoka Oiasso-Bidasoa XXIek. 4-2koarekin hasi zuen, eta 8-3ra zabaldu zuen abantaila. Ia erabakita utzi zuen partida azken zazpi minutuei ekiterako. Aldaketak egiteko baliatu zuen aukera Javier Aguilar entrenatzaileak. Hala ere, sendo eutsi zion errentari Irungo taldeak. Azken ahaleginean 8-5ekoa jarri zuen Santoñak markagailuan. Baina garaipena, eta play off-erako txartela, Irunen gelditu ziren.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *