Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Hondarribian eta Irunen zabalduko dute Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea

13 marzo, 2015

 Hondarribiko eta Irungo lurretan zabalduko dute Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea

 

Teknologia parkeaLankidetza hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak Hondarribiko eta Irungo udalekin. Zubieta-Urdanibia eremuko lurzoruen antolamendua koordinatuko dute udalek, Zientzia eta Teknologia Parkearen zabaltzea ahalbidetzeko. Zubieta-Urdanibia eremuak 515.000 m2 ditu, horietatik 365.000 m2 Hondarribian daude, eta 151.000m2 Irunen. Guztira 300.000 m2 erabiliko dituzte. 10.000-12.000 lanpostu sortzeko aukera aurreikusten dute. Hitzarmena sinatu ondoren, udal bakoitzak 25.000 euro bideratuko ditu planeamenduko agiriak egiteko.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen helburua da, besteak beste, teknologia balio handiko enpresentzako eremu fisikoak sustatu, garatu eta kudeatzea. Horrez gain, Miramonen eta Galarretako eremuan (Hernani) egindako zabaltze lanekin jarraitzea. Ondorioz, beharrezko du lurzoru berriak aurkitzea, ikerketarekin, goi teknologiarekin eta berrikuntzarekin lotura duten jardueretarako lurrak bilatzeko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *