Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Santiagotarrak taldeko lau palista sartu dira ur bizietako Espainiako selekzio nagusietan

13 marzo, 2015

Santiagotarrak taldeko lau palista sartu dira Espainiako selekzio nagusietan

 

218 ELOSEGUI Ander 2Ur bizietako denboraldirako selekzioa osatu du Espainiako Federazioak. Pauen eta La Seu D’Urgellen egindako probak kontuan hartu ditu horretarako. Santiagotarrak-Zaisa taldeko lau piraguista hautatu dituzte. Ander Elosegi lehen postua eskuratuta sartu da C1eko taldean. Joan Crespo bigarren izan da K1ean, eta selekzioan egongo da. Munduko Kopako probetan, Europako Txapelketan, Mundukoan, eta 2016ko Joko Olinpikoetarako sailkatze probetan parte hartuko dute. Telmo eta Klara Olazabal anai-arrebek 23 urtez azpiko selekzioan sartzea lortu dute. Brasilen jokatuko den Muduko Txapelketan ariko dira.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *