Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Iritsi da edukiontzi marroia Hondarribiko Alde Zaharrera

18 abril, 2015

Iritsi da edukiontzi marroia Hondarribiko Alde Zaharrera

 

edukiontzi marroiaTxingudiko Zerbitzuak erakundeak edukiontzi marroiak jarriko ditu apirilaren 23tik aurrera Hondarribiko Alde Zaharrean. Zerbitzua erabiltzeko beharrezko materiala banatuko du auzokoen artean: informazio gida, poltsak, eta ontzia. Eskualdearen gainerakoan ez bezala, giltza izan beharrean, edukiontzia irekitzeko txartel elektronikoa banatuko dute. Ixte elektronikoa izango dute edukiontziek, eta txartela hurbilduta soilik irekiko dira.

Apirilaren 20tik aurrera, izena eman ez dutenei telefonoz deituko diete informazioa emateko eta, nahi izanez gero, beren datuak erregistratu eta doan eskaintzen diren materialak eramateko. “Gai organikoen gaikako bilketa hirigune historikora hurbiltzeko lana egiteko geratu zitzaigun 2013. urtean edukiontzi marroia eskualde osora zabaldu zenean”, adierazi du Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuak erakundeko gerenteak.

Informazio telefonoa

Txingudiko Zerbitzuakek alde zaharreko biztanleak eta herritar guztiak, oro har, animatu nahi ditu landare gai organikoen (gordinak edo prestatuak) gaikako bilketan parte har dezaten. Gogora ekarri nahi du etxeko hondakinen herena baino gehiago organikoak direla, eta ongarri bilakatu eta lorezaintzan eta nekazaritzan erabil daitekeen gaia dela.

Gai organikoen gaikako bilketa zerbitzuan edo autokonpostajean izena emateko aukera zabalik dago oraindik Txingudiko Zerbitzuak-en (www.txinzer.com) weg gunean. Argibide gehiago nahi dituzten herritarrek 902 119 384 telefono zenbakira dei dezakete.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *