Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Kalterik txikiena jaso du Bidasoak Navan

19 abril, 2015

Kalterik txikiena jaso du Bidasoak Navan

 

VIVEROS HEROL NAVA 22-22 BIDASOA-IRUN

NAVA: Gómez, Domínguez, López, Virseda (2), Ajo (5), Camino (2), Fernández (1), Carlos Villagrán (7), Rodríguez, Ajo Martín, García (2), Ismael Villagrán, Acebes, Candau (2), Casado

BIDASOA: Zubiria, Dejanovic, Cavero, Trkulja (1), Martínez, Crowley (4), Penón (1), Zildzic (5), Alzaga, Azkue (3), Muiña (5), Vázquez, Gimeno (3), Revin.

MARKAGAILUA: 2-1, 6-2, 9-4, 9-7, 10-7, 11-10 (atsedenaldia); 12-12, 14-15, 17-16, 19-19, 20-20, 22-22.

navaNava de la Asunción herriko pilotalekuan berdindu zuen larunbatean Bidasoa-Irunek. Lehen zatian okertu zitzaion norgehiagoka zuzendu zuen, balio handia izan dezakeen puntua eskuratzeko. Hasiera kezkagarria izan zen irundarrentzat. Defentsak ez zuen funtzionatu, eta 8-3ko abantaila hartu zuen Navak hamabigarren minuturako. Cristian Martínez fitxaketak kategoria aldaketaren ordaina jaso zuen, bi aldiz kanporatu zuelako epaileak ordu laurdena bete baino lehen. Atsedenaldia iritsi aurretik, anabasa hura konpontzea lortu zuten horiek. 11-10ekoa sartu zuen Goran Trkuljak, lehen zatia amaitzear zela.

Bigarren zatiko berdintasuna ikaragarria izan zen. Markagailuak oreka irudikatu zuen behin eta berriro. Gol bakarreko abantaila izan zuten taldeek, gehienez ere. Bost minutu falta zirenean, Adrian Crowleyk 20-21ekoa sartu zuen, garaipena lortzeko itxaropena emanez. Baina hurrengo jokaldian, Edgar Penón kanporatu zuen epaileak. Jokalari bat gutxiagorekin aritu zen, beraz, Bidasoa, minutu erabakigarrietan. Egoerari buelta eman eta 22-21ekoa jarri zuen Navak. Iago Muiñak berdintzea lortu bazuen ere, ia berrogeita hamar segundoko jabetza izan zuen etxeko taldeak irabazteko. Orduan bai, sendo eutsi zuen defentsa bidasoarrak, porrotaren hondamendia ekiditeko.

Zazpigarren tokian utzi du Navak Bidasoa, igoera fasetik kanpo. Dena den, bi puntu gehiago dituen Alcobendas hartuko du Fernando Bolearen taldeak datorren larunbatean. Lehen itzulian talde madrildarra menderatu zuenez, irabazita sailkapenean aurrea hartzeko aukera izango du Bidasoak. Lau jardunaldi besterik ez dira gelditzen. Play off-eko lehen bi txartelak Go Fit Sinfínek eta Valladolidek eskuratuko dituzte. Beste biak lortzeko, lehia bizia izango da Alcobendasen, Navaren eta Bidasoaren artean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *