Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Astea borobildu du Real Unionek

19 abril, 2015

Astea borobildu du Real Unionek

 

REAL UNION 3-2 REAL MADRID B

REAL UNION: Tena, Azkoiti, Morcillo, Aimar (Silas, 65′), Esnaola, Rodellar, Ozkoidi (Urkizu, 60′), Mikel Alonso, Galán (Mujika, 79′), Juan, Seguin.

REAL MADRID B: Yáñez: Varela (Fran, ’88), Llorente, Derik, Noblejas, Aguza, Benavente (De Tomás, 81′), Marcos Llorente, Álvaro, Burgui, Mariano.

GOLAK:1-0: Galán (3′); 1-1: Esnaola bere atean (21′); 2-1: Juan (27′), 2-2: Aguza (57′); 3-2: Galán (77′).

EPAILEA: Luis Mario Milla Álvendiz. Txartel horiak: Azkoiti, Juan Domínguez, Aimar, Morcillo, Tena (Real Union); Aguza, Álvaro (x2).

galán madridReal Madrid Castilla mendean hartuta amaitu du Real Unionek Federazio Kopako garaipenaren astea. Ospakizunak eta omenaldiak azkar alde batera utzi, eta lehiaketan kontzentratuta jarraitzen dutela erakutsi dute txuribeltzek. Aurkari zaila izan dute Galen, maila handiko jokalariak dituena. Estu hartu du behin baino gehiagotan Castillak Real Union. Hala ere, hiru puntuak Irunen gelditu dira, Aitor Zulaikak zuzendutako mutilen lanari esker.

Lehen zatia bizia izan da, zoro samarra. Hirugarren minutuan sartu du lehen gola Galanek, penalti zalantzagarria eragin ondoren. Etxekoak markagailuan aurretik egon arren, madrildarrak izan dira nagusi hurrengo minutuetan. Hegaletatik indartsu sartu dira Álvaro eta Burgui, eta Marianok lana eman die Unioneko atzelariei. Tenak ekidin du aurrelariaren gola, seigarren minutuan. Banakoa Josu Esnaolak sartu du bere atean, korner batean baloia kontrolatu nahiean. Kolpea bizkor gainditzea lortu dute irundarrek, Juan Domínguezen golari esker. Falta jaurtiketa batean bidali du baloia sarera, behetik.

Castillak arriskuan jarri du etxekoen abantaila atsedenaldiaren aurretik. Baina aldagelatik bueltan lortu du markagailuan oreka berrezartzea. Aguzak sartu du bigarrena, falta baten aldaratzean sortutako bigarren jokaldian. Norgehiagokaren erritmoak behera egin du ondoren. Puntua galtzeko arriskua ikusi dute bi lehiakideek. 77.minutuan, Galanek bigarren penaltia eragin du, Alonsoren erdiratzeari etekina aterata. Erronkariko aurrelariak ez du hutsik egin, markagailuan 3-2koa jartzeko. Garaipenari eusteko sufritu behar izan dute hortik aurrera txuribeltzek, madrildarren erasoek arriskua zeramatelako. Helburua lortuta, 60 puntura heltzea lortu du Real Unionek.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *