Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Mailari eutsi dio Erroibidek

20 abril, 2015

Mailari eutsi dio Erroibidek

 

DEUSTO LOIOLA INDAUTXU 68-59 ERROIBIDE-IRUN

ERROIBIDE-IRUN: Leticia Martinez (17), Maialen Ramirez (10), Saioa Altzaga (8), Estrella Gonzalez (4), Leire Oregi (8), Saray Arozena (4) eta Nerea Saenz (8).

Estatuko Lehen Mailan jarraituko du Erroibide elkarteko emakumeen talde nagusiak. Azken aurreko jardunaldian erdietsi du helburua, Bilbon porrota jaso arren. Araskik Burlatan galdu zuenez, neurketaren aurretik ere irundarrek bazekiten mailari eutsiko ziotela. Hortaz, lasaitasunez ekin zion Erroibidek lehiari. Hala ere, irabazteko ahalegina egin zuen.

Erasoan eraginkor aritu ziren bi lehiakideak lehen bi laurdenetan, markagailuak irudikatzen duen moduan. 44-41ekoarekin iritsi zen atsedenaldia. Hirugarrenean bere alde jarri zuen norgehiagoka Erroibidek. Bost puntuko aldea lortu zuen azken hamar minutuak hasterako. Baina nekea eta esperientzia falta nabaritu zituen ondoren, Loiola Indautxuk erraz lortu baitzuen markagailuari buelta eman eta neurketa irabaztea. Larunbatean 16:00etan bukatuko du Erroibidek denboraldia, Gernikaren kontra (Artaleku, 16:00).

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *