Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Biteri kalean zabalduko dute behin-behineko liburutegia Hondarribian

20 abril, 2015

Biteri kalean zabalduko dute behin-behineko liburutegia Hondarribian

 

Liburutegi berria 1Maiatzaren 4ean zabalduko dute behin-behineko liburutegia Hondarribian, Jostaldi pilotalekuaren ondoan dauden moduluetan. Horrekin batera, Zuloaga Etxearen handitze eta egokitze lanei ekingo diete. 2016ko lehen hiruhilekoan zabalduko dute liburutegi berritua. Bitartean Biteri kaleko aurrefabrikatuetan egongo da behin-behinekoa. “Proiektuaren helburua Hondarribiak liburutegi moderno eta kalitate handikoa izatea da, gaur egungo 7.718 bazkideei edo gehiagori zerbitzua emateko adinakoa”, gogoratu du Txomin Sagarzazu kultura zinegotziak.

Biteri kaleko moduluek 680m2ko eremua eskainiko dute, 80 bat irakurketa gunerekin (gazte eta helduentzako eremuak banaturik), Zuloaga Etxean eskaintzen zen zerbitzu berdinak eskainiz. Behin-behineko liburutegiaren aurrekontua 94.320 eurokoa da, horietatik 84.579 moduluak alokatzeko izango dira, eta beste 9.740 materiala eramateko. Zuloaga Etxearen birmoldatze proiektuaren aurrekontua 1.431.172 eurokoa da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *