Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Jardunaldi gogorra izan du Leka Eneak

25 marzo, 2015

Jardunaldi gogorra izan du Leka Eneak

dani-palaciosLeka Enea elkarteko talde nagusiek aurkari indartsuak izan dituzte aurrean asteburuan. Ezin izan dituzte aurreikuspenak apurtu, eta galdu egin dute. Emakumeek Superdibisioko Leka Enea Cartagenan aritu zen, sailkapeneko lehenaren etxean. 4-1 galdu zuen. Seigarren tokian dago talde irundarra, Europarako txartela ematen duen azken postuan. Hiru jardunaldi ditu lau puntuko abantailari eusteko, eta hurrengo jardunaldia erabakigarria izan daiteke. Zazpigarren den Arteal-Orballo hartuko du Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan. Denbora izango du norgehiagoka hori tentuz prestatzeko, apirilaren 12an jokatuko baita.

Gizonen Superdibisioan, Leka Eneak DKV Borges hirugarren sailkatua hartu zuen Irunen. Porrot argia jaso zuen, 0-4. Hala ere, Europa mailan jokatzeko txartela galtzeko arriskurik ez dute izango irundarrek azken jardunaldietan. Jaitsiera postuetan dagoen San Sebastian de los Reyes hartuko dute mutilek apirilaren 10ean, Sonia Etxazarretan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *