Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Tokiko produktua sustatu nahi du Bidasoa Bizirik-ek GureGOURMET proiektuaren bidez

25 marzo, 2015

Tokiko produktua sustatu nahi du Bidasoa Bizirik-ek GureGOURMET proiektuaren bidez

RP gureGOURMETGureGOURMET proiektua aurkeztu du Bidasoa Bizirik-ek. Tokiko produktuari balioa ematea helburu duen ekimena da. 20 enbaxadore aukeratuko dituzte. BoxGOURMET kutxa jasoko dute, Bidasoa-Sud Pays Basque lurraldeko produktuez beteta. Haren edukia erabilita bazkaria edo afaria prestatu beharko dute lagunekin edo familiarekin. Sukaldatzeko garaiaren eta otorduaren argazkiak eta bideoak atera beharko dituzte. Ondoren, bi post argitaratuko dituzte gutxienez www.guregourmet.info web gunean, eta enbaxadoreen eta gonbidatuen iritzia jasotzeko online inkestak bete beharko dituzte.

Izena emateko fomulario erraz bat bete beharra dago, www.guregourmet.info n. Apirilaren lehena da izena emateko azken eguna. Enbaxadore onena izateko lehian sartuko ez diren arren, ekimenean parte hartuko dute Julian Iantzik eta Juanma Garatek, besteak beste. Lurraldeko tokiko produktuari balioa emten eta haren zabaltzean lagundu nahi izan dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *