Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Krisia areagotu du Bidasoak

6 diciembre, 2014

Krisia areagotu du Bidasoak

 

BIDASOA-IRUN 25-29 VIVEROS HEROL NAVA

BIDASOA-IRUN: Dejanovic, Cavero, Trkulja (2), Vazquez (2), Crowley (4), Zildzic (3), Muiña. Zubiria, Iriarte (3), Gimeno (3), Fuentes (4), Azkue (4).

VIVEROS HEROL NAVA: Lamariano, López (1), Virseda (4), Fernández (9), Carlos Villagrán (4), Alberto García, Ismael Villagrán (4). Gómez, Domínguez, Gamarra, Ajo (5), Camino (1), De la Hera, Simón García (1).

MARKAGAILUA: 0-2, 1-4, 3-7, 7-8, 9-11, 10-13 (atsedenaldia); 13-13, 15-16, 19-18, 22-21, 25-24, 25-29.

EPAILEA: Portela Fernández, Rodríguez Mondelo.

Nola edo hala, baina etxeko partidak aurrera atera izan ditu orain arte Bidasoa-Irunek. Navaren kontra porrot argia jaso ondoren, berriz, irundarren gotorleku izateari utzi dio Artalekuk. Bidasoaren krisialdiak ez dauka konponbide errazik. Momentu txarrean dago talde horia, eta eman dion aukera baliatu du Navak bi puntu baliotsu eskuratzeko. Ahul irten da Bidasoa kantxara, kanpokoen bultzada gelditu ezinean. Zazpi minutu behar izan ditu lehen gola sartzeko, eta zazpi metroko lerrotik egin behar izan du Adrian Crowleyk. Hamabosgarren minutuan 3-7ko abantaila esanguratsua zeukan Navak. Hala ere, gol bakarrera hurbildu zaio Bidasoa hurrengo hamarretan. Fuentesi baloia emateko hutsuneak aurkitu dituzte kideek, eta eraginkor aritu da pibotea sei metroko lerrotik. Berdintzeko bi aukera ere izan dituzte irundarrek, baina 10-13koarekin bukatu da azkenean lehen zatia.

Itxura hobea hartu du partidak bigarrenaren hasieran. Lau minutuan hiru gol sartu ditu Bidasoak, lehen aldiz berdintzea lortzeko. Hobera egin du Bidasoak, hiru goleko abantaila lortzeraino. Amer Zildzicek egin du 22-19koa. Navak ez du kontzentrazioa galdu, lehian sartuta jarraitu du, markagailua berdintzeraino. 25-25ekoarekin sartu da partida azken bost minutu erabakigarrietan. Jokalari bat gehiagorekin aritu da Nava bost horietako lehen bi minutuetan, eta norgehiagoka hausteko baliatu du aukera (25-27). Trkuljak sei metroko lerrotik baloia langara bidali du ondoren, porrota errealitate bihurtuz. Beste bi gol sartzeko denbora izan du Navak, bidasoarren zauria handitzeko. Beste postu bat galdu du Bidasoa-Irunek sailkapenean, eta hurbilago dago jaitsiera postuetatik, igoera play off-etik baino.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *