Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Boladari jarraipena eman dio Real Unionek

6 diciembre, 2014

Boladari jarraipena eman dio Real Unionek

 

REAL UNION 3-2 RAYO VALLECANO B

REAL UNION: Tena, Urkizu, Azkoiti, Esnaola, Morcillo (Sagastibeltza, 46′), Rodellar, Mikel Alonso (91′), Ozkoidi, Eneko Romo, Seguin, Goikoetxea (Galán, 79′).

RAYO VALLECANO B: Alberto, Robles, Le Pogam, Parla, Molina, Toni Arranz (Saballs, 80′), Nacho Pérez (Vela, 73′), Mario (Milla, 60′), Alex Fernández, Campillo, Ruben Ramiro.

GOLAK: 0-1: Campillo (12′). 1-1: Mikel Alonso (22′). 2-1: Goikoetxea (53′). 3-1: Ozkoidi (60′). 3-2: Campillo (65′).

EPAILEA: Baiges Bones (Aragoi). Txartel horiak: Rodellar, Goikoetxea, Esnaola, Azkoiti (Real Union); Milla, Parla, Saballs (Rayo B).

Partida berezia aurrera ateratzea lortu du Real Unionek. Rayo Vallecano Bk bere jokoa ezartzea lortu du, eta gorabeheraz beteriko norgehiagoka izan da Stadium Galekoa. Hala ere, komeni ez zitzaion egoera gainditu eta hiru puntuak eskuratu ditu Aitor Zulaikaren taldeak. Hogeita bost puntu bildu ditu dagoeneko, lehen itzulia bukatzeko hiru jardunaldi falta direnean. Gainera, aurkariek jokatu ez dutenez, laugarren postuan bukatuko du eguna Real Unionek. Sei jardunalditan bost garaipen lortuta, momentu onenean daude txuribeltzak.

Maldan gora jarri zaio partida Unioni hamabigarren minutuan, kontraerasoa borobilduta Campillok Rayori abantaila eman dionean. Dena den, hamar minutu besterik ez ditu behar izan etxeko taldeak banakoa egiteko. Korner batean baloia gelditzen saiatu da atezaina, baina aldaratzean Mikel Alonsok sarera bidali du. Lehen zatiko hurrengo bi aukera onenak azken bost minutuetan iritsi dira. Tenak Rayoren gola ekidin du lehenengo, buruz buruko batean baloia urrunduta. Ondoren, abagune bikoitza izan dute txuribeltzek. Eneko Romoren jaurtiketak langan jo du, eta aldaratzean kanpora bidali du baloia Goikoetxeak, buruz.

Atsedenalditik bueltan, neurketa bere alde jarri du Real Unionek. Bi gol sartu ditu ordu laurdena bete baino lehen. Iñaki Goikoetxeak jarri du aurretik talde irundarra. Romoren pasea desbideratzean huts egin dute atzelari madrildarrek, eta baloia eskura gelditu zaio aurrelariari 2-1ekoa egiteko. Zazpi minutu beranduago hirugarrena sartu du Ozkoidik, atezainaren hutsaren laguntzarekin. Partida erabakita zegoela pentsa zitekeen, baina ezta gutxiago ere. Bost minutu behar izan ditu Rayok itxaropena berreskuratzeko. Atzelari txuribeltzek ez dute baloia urruntzen asmatu, eta Campillok sarera bidali du. Berdintzeko denbora izan dute madrildarrek. Hurbil izan dute gainera hirugarren gola, epaileak penaltia adierazi duenean. Ezustean atzera egin du ondoren, eta abantailari eutsi ahal izan diote etxekoek.

real-union-004Argazkia: Diario Vasco.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *