Inauterietako kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Irungo Udalak
Inauterietako kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Irungo Udalak
2015eko inauteriak iragartzeko kartelen lehiaketa antolatu du Irungo Udalak. 600 euroko saria jasoko du kartelik onenak. 70 x 50 cm-ko formatu bertikala eduki beharko dute lanek. Neurri bereko panel baten gainean aurkeztu beharko dira. Egiteko teknika librea izango da, eta honako testu hau eraman beharko dute kertelek:
IRUNGO INAUTERIAK 2015 CARNAVALES DE IRUN
Otsailak 12-17 Febrero
Lanak Kultura arloko bulegoetan aurkeztu ahal izango dira, 2015eko urtarrilaren 12ko 14:00ak arte, eta erakusketa publikoa egingo da aurkeztutako lanetako batzuekin.
Konpartsen izen ematea
Inauterietako desfilean parte hartu nahi duten konpartsek izena eman dezakete dagoeneko, urtarrilaren 16ra arte HAZ bulegoan (San Martzial kalea).Zozketa bidez erabakiko da desfilean izena ematen duten konpartsen hurrenkera. Zozketa hori otsailaren 4an egingo da, 13:00etan, Kultura eta Kirolak arloko bilera-aretoan (Urdanibia plaza, Ospitale Zaharra). Izena emateko oinarriak HAZ bulegoan eta web orrialdean (www.iru.org) kontsulta daitezke.










Deja una respuesta