Zabalik dago Lannahi programaren bigarren txandarako matrikulazioa
6 diciembre, 2014
Zabalik dago Lannahi programaren bigarren txandarako matrikulazioa
Lannahi programaren bigarren txandarako izena eman daiteke jada. Langabezeian dauden pertsonak euskaraz trebatzeko programa da, Irungo Udalak Bidasoa Bizirik-ekin eta Lanbiderekin elkarlanean martxan jarri duena. Lehen txandan bost talde aritu dira urritik abendura, eta bigarrena urtarriletik martxora joango da. Parte hartu nahi dutenek SACera hurbildu beharko dute abenduaren 9tik 12ra, astelehenetik ostiralera, 8:30etik – 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Bertan matrikulazio orria bete beharko dute. Beharrezkoa izango da DARDEa aurkeztea eta Irungo Udal Euskaltegian mailaketa proba egitea.
Deja una respuesta