Elbarritasunaren inguruko sentsibilizazio saioa egingo dute Hendaian
6 diciembre, 2014
Elbarritasunaren inguruko sentsibilizazio saioa egingo dute Hendaian
Sentsibilizazio saioa egingo dute Hendaian Handi 64* taldeak eta elbarrituez arduratzen den zinegotziak, abenduaren 16an. Elbarritasun egoeran diren pertsonek bizi ditzateken egoerak azalduko dizkiete hautetsi eta udal teknikariei. Horretarako, boluntarioen hiru talde osatuko dituzte, elbarritasun egoeran hiru ibilbide egin ditzaten herrian zehar. Ondoren, esperientzia kontatzeko bilkura egingo dute. Elbarritasun egoeran diren pertsonek topatzen dituzten zailtasunen inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko helburua betetzeaz gain, Hendaiako irisgarritasunez hausnartzeko aukera ere emango du.
Deja una respuesta