Hondarribia Craft ekimeneko lanak ikusgai daude Arma Plazan
6 diciembre, 2014
Hondarribia Craft ekimeneko lanak ikusgai daude Arma Plazan
Artisau eta diseinatzaileei zuzendutako hausnarketa eremua sortu dute azken asteotan Hondarribian, “Hondarribia Craft” ekimenarekin. Haren ondorio izan diren lanak ikusgai daude orain Arma Plazako eraikinean. “Denen artean gustukoena hautatzeko aukera dago, bakoitzaren irizpideen arabera”, azaldu du Lupe Olaskoaga Merkataritza zinegotziak. Arma Plazako eraikinean bertan eman daiteke botoa, baita www.hondarribia.org web gunean ere. Abenduaren 17an bukatuko da epea, eta hurrengo egunean, 18an, amaiera ekitaldia egingo dute Udaletxeko Areto Nagusian.









Deja una respuesta