Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Kultur ekitaldiak antolatu ditu Oiasso Museoak Gabonetarako

4 diciembre, 2014

Kultur ekitaldiak antolatu ditu Oiasso Museoak Gabonetarako

 

oiassoKulturarekin lotutako tailerren eta jardueren egitaraua prestatu du Oiasso Museoak Gabonetarako. Abenduaren hasierarako programatu dituzte lehen ekimenak. Abenduaren 12an haize boskote baten kontzertua egongo da, Irungo Kontserbatorioaren eskutik (20:00). 13an mahai ingurua egingo dute, Plaiaundi Parke Ekologikoko Mikel Etxanizek eta Oiasso Museoko Mertxe Urteagak (12:00). “Bidasoako irlak atzo eta gaur” izango da mahai inguruaren izenburua. Abenduaren 14ean “Augustoren hiletak” hitzaldia emango du Javier Arce Lilleko Unibertsitateko irakasleak (12:00).

Haurrei zuzenduta “Dies Ludi” mahai eta rol jokoak egingo dituzte abenduaren 20an, 10:30etatik 13:30etara, eta 16:30etatik 18:30etara. 3€ balioko du izen emateak (943 63 93 53). Hilaren 23an eta 30ean, “Teselae” arte praktikaren tailerra egingo dute, 4€ren truke, 11etatik 12:30etara. Egun berean “Artea Ekintzan” mosaiko erakustaldia ere izango da Oiasso Museoan, 11:00etatik 13:30etara. Gainera, antzinako erromatarren munduarekin lotutako bi fil emango dituzte: abenduaren 26an “Academia de gladiadores”, eta urtarrilaren 2an “Hercules”. Arratsaldeko bostetan proiektatuko dituzte bi filmak. Abenduaren 27tik urtarrilaren 3ra, “Herculesen hamabi probak” ikustaldi interaktiboa (12:00-13:00, 5€) eta ipuin erromatarrak (17:00-17:45, 2€) ere eskainiko ditu Oiassok.

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *