Auzoetako nekazal bideak egokitzen ari dira Hondarribian
4 diciembre, 2014
Auzoetako nekazal bideak egokitzen ari dira Hondarribian
Auzo bideak zolatzen eta konpontzen ari da asteotan Hondarribiko Udala. 950 metro lineal berritzeko asmoa du Nekazaritza Departamentuak, Akartegi, Zimizarga eta Amute auzoetan. 2014 urtearen hasieran beste kilometro eta erdi egokitu zituen. 100.000 euroko inbertsioa izan da guztira. “Gero eta gehiago erabiltzen dira bide hauek. Udalean argi ikusten dugu egokitu behar direla”, azaldu du Juan Luis “Kalixa” Silanes Nekazaritza zinegotziak. Ondorengoak dira berritutako eremuak: Zimizargan Mikeleneatik Txomineneara doan bidea (600 metro), Amuteko zubian Maidanearainokoa (50 metro), eta Botika baserriaren parea; azken honetan abiadura moteltzeko zerrendak jarriko dituzte.









Deja una respuesta