Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Gospel kontzertua izango da larunbatean Itxas Etxean

4 diciembre, 2014

 Gospel kontzertua izango da larunbatean Itxas Etxean

 

“Divine Gospel Reunion” talde estatubatuarra ariko da larunbatean Hondarribiko Itxas Etxea Auditoriumean. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrerak 9 eurotan daude salgai, www.kutxabank.com en. Leihatila emanaldia baino bi ordu lehenago zabalduko dute. Joniece Jamison (Baltimore), Victoria «Tori» Robinson (Florida) eta Linda Lee Hopkins (Philadelphia) abeslariek osatzen dute “Divine Gospel Reunion”. Munduan zehar bakarka pop, funk edo jazz musika jorratzen aritu ondoren, sustraietara itzultzeko elkartu dira orain. Maite dituzten gaiak egokitu eta umetan gurasoen eliza txikietan ikasitako Gospel eta Espiritual Beltzen errepertorioa berrinterpretatzen dute.

DIVINE-GOSPEL-REUNION

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *