Nafarroaren kontrako derbia irabazi du Hendaiak
Nafarroaren kontrako derbia irabazi du Hendaiak
HENDAIA 32-18 NAFARROA
Errugbiko Fédérale 2 mailako euskal derbia irabazi du Hendaiak. Nafarroa menderatu zuen atzo Ondarraitz zelaian. Derbia zela eta, errugbiaren inguruko festa eguna izan zen Hendaian, eta taldeak ondo borobildu zuen. Lehenengo zatian barnealdekoak jokoan nagusi izan ziren arren, gogor ordaindu zituzten defentsako akatsak. Bainçonau hendaiarrak zigor kolpe guztiak baliatu zituen etxeko taldeari abantaila handia emateko (12-0 atsedenaldian).
Bigarren zatian sendo eutsi zion Hendaiak aldeari. Nafarroak ez zuen amorerik eman, eta defentsako bonusa irabazteko zorian izan zen. Baina Bainçonauk azken minutuan erdietsitako zigor kolpe batek kanpokoen saria ekidin zuen. Lau puntuak Ondarraitzen gelditu ziren. Sailkapenean bigarren postuan dago Hendaia. St Medard liderrak baino sei gutxiago dauzka, eta hirugarren den Nafarroak baino bost gehiago.
Txingudi Errugbi Eskola sortuko dute
Igande goizean Txingudi Errugbi Eskola martxan jartzeko akordioa sinatu zuten Hendaiako Stade eta Rugby Club Irun elkarteetako presidenteek. Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren babesarekin, Hendaiako, Irungo eta Hondarribiko haurrei zuzendutako errugbi eskola abiatuko dute datorren ikasturtean.









Deja una respuesta