Euskarazko azpitituludun filmak emango dituzte Hondarribian
25 noviembre, 2014
Euskarazko azpitituludun filmak emango dituzte Hondarribian
“Filmazpit” ekimena antolatu du Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak udazken-neguko denboraldirako. Euskadiko zinemaldietan ematen dituzten filmak proiektatuko dituzte, jatorrizko bertsioan, eta euskarazko azpitituluekin. Zineuskadik finantziatutako programa da, Donostia Kulturak kudeatua, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren, Euskal Filmotekaren eta Tabakaleraren laguntzarekin. Kultur Etxean emango dituzte filmak. Ostegunean “Fenix 11*23” eskainiko dute, iluntzeko zortzietatik aurrera. Joel Joanek eta Sergi Larak zuzendutako pelikula kataluniarra da.









Deja una respuesta