Emakumezko ahotsak entzuteko aukera izango da Variétésen
25 noviembre, 2014
Emakumezkoen ahotsak entzuteko aukera izango da Variétésen
Kantu kontzertua izango da abenduaren 4ean Hendaiako Variétés antzokian. Emakumezko bi ahots entzun ahal izango dira, 20:30etatik aurrera. Yoanna Díaz abeslariak abiatuko du emanaldia, Patrice Tetevuide, Iban Larrebourde, Lerman Nieves eta Nathalie d’Abadie musikarien laguntzarekin. Hantcha musikaria ariko da ondoren, Fréderic Froignat perkusionistarekin batera. Bi orduko kontzertua izango da guztira. 9 eurotan salduko dute sarrera normala, eta 5 eurotan murriztua (langabe, laguntza sozialadun, ikasle, GPVH taldekide edo Abantaila txarteladunentzat).









Deja una respuesta