Larunbatean abiatuko dira Hondarribiko Herri Olinpiadak
Larunbatean abiatuko dira Hondarribiko Herri Olinpiadak
2014/2015eko Herri Olinpiadak hasiko dira larunbatean Hondarribian. 15:45etan jarri dute lehen hitzordua, Benta Zaharrean. Parte hartuko duten 36 taldeen aurkezpena egingo dute lehenengo. Aurtengo logoa aukeratuko dute ondoren. Herri Kiroletakoak izango dira Olinpiadetako lehen probak: zaku lasterketa, lokotx bilketa, txingak, eta giza karretilen lasterketa.
1980-1990eko hamarkadetan egindako Herri Olinpiadak berreskuratu nahi izan zituen joan den urtean Hondarribiko gazte multzo batek. Lehen esperientzia laburra baina arrakastasua izan zen. Hortaz, aurten zortzi jardunaldiko Olinpiadak prestatu dituzte. Finala apirilaren 25ean izango da. Proba ezberdinez gain, triki-poteoa eta jai giroa izango dira saio bakoitzean.










Deja una respuesta