Asteburu beltza izan du Leka-Eneak
26 noviembre, 2014
Asteburu beltza izan du Leka-Eneak
Porrotak besterik ez dituzte jaso asteburuan Leka Enea mahai tenis elkarteko talde nagusiek. Ostegunean Superdibisioko neurketa izan zuten mutilek Katalunian. 4-0 galdu zuen DKV Borgesen etxean. Marseillarako bidea hartu zuen ondoren taldeak, ETTU Cup txapelketako hirugarren kanporaketa jokatzeko. 3-0 irabazi zuen Istresek, Leka Enea txapelketatik kanpo utziaz. Europa mailan lortutako emaitzarik onena berdindu dute, hala ere, irundarrek. Ostiralean 19etan UCAM Cartagena Superdibisioko liderra hartuko dute Sonia Etxazarretan. Superdibisioko neskek, 1-4 galdu zuten asteburuan etxean, Balaguer Villar Logistics taldearen kontra. Bi asteko atsedena izango dute orain Leka Eneako neskek.









Deja una respuesta