Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

«Euskara, palazara» ekinema antolatu du Irungo Udalak abenduaren 3rako

26 noviembre, 2014

Euskara, plazara” ekimena antolatu du Irungo Udalak abenduaren 3rako

 

Euskararen Eguna ospatzeko zenbait jarduera antolatu ditu Irungo Udalak, abenduaren 2an eta 3an. “Euskara, plazara” izenaren baitan bildu ditu guztiak. Euskarazko filmak emango dituzte Amaia Antzokian Euskararen Egunaren bezperan. 17:30etan “Dixie eta matxinada zonbia” haurrentzako pelikula izango da ikusgai. 20:00etan, berriz, “Loreak” filma eskainiko dute. Ondoren, solasaldirako tartea izango da, gainera, pelikularen zuzendariekin.

Abenduaren 3an, Txanaleta plazan egongo den karpa izango da gune nagusia. Egun osoa hartuko du Post-it Art ekimenak. Post-itetan euskara “plazara” ateratzeko ideiak eman ahal izango ditu edonork. 10:00etan, Txanaletan bertan, Sareuskak antolatutako Mintzodromoan parte hartzeko aukera egongo da. Arratsaldean, haurrentzako gune bihurtuko da Txanaleta. Jolas parkeaz gozatu ahal izateaz gain, Kiki Koko eta Moko pailazoaen ikuskizuna izango dute (18:00). “Euskarari kantari” emanaldiarekin bukatuko da Euskararen Eguna.

Bi ekintza paralelo Artalekun

Abenduaren 1etik 5erako astean, beste bi jarduera izango dira Artaleku kiroldegiko kafetegian. Astelehenetik ostiralera “Elkarrizketariak” mintzapraktika saioak eskainiko ditu Steps Junior kooperatibak. Euskaltegiko 6.mailatik beherako ikasleei eta euskara maila baxua duten hiritarrei zuzenduta dago. Artalekun bertan, “Ametsen arbola” prestatuko dute Kunsthal eskolakoek. Egurrez, metalez eta hariz osatutako egitura izango da, eta hiritarrek euskarazko mezuak idatzi eta zintzilikatzeko aukera izango dute, hostoak balira bezala.

IMG 20141126 122035

«Euskara, plazara» ekimenaren aurkezpenean: Euskara Arloko Arantza Zulet, Kunsthal eskolako Gaizka Zuazo, Fernando San Martin euskara zinegotzia eta Septs Junior kooperatibako Ainara Guzman.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *