Hiriko kirolariak saritu ditu Irungo Udalak
Hiriko kirolariak saritu ditu Irungo Udalak
Irungo hainbat kirolari eta elkarteri aitortza egin die Udalak Amaia Kultur Zentroan ospatutako ekitaldian. Juanjo Garrantxo Txingudi Atletismo Taldeko atleta eta Realeko atezainak jaso du gizonezko kirolari onenaren saria. Emakumezkoena Maialen Lopez Iñarra iraupen-eskiatzaileari eman diote. Klub onenaren izendapena Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak jaso du, bigarren urtez segidan. Harrobiko kirola lantzen duten beste hemeretzi elkarte ere deitu dituzte oholtzara. Jose Antonio Santano alkateak eta Pedro Alegre kirol zinegotziak izan dute sariak emateko ardura. May Gorostiaga aktoreak zuzendu du ekitaldia, eta “Zo-Zongó” perkusio taldeak eta «Malas Compañías” antzezle hirukoteak girotu dute Kirolaren Gala.









Deja una respuesta