Asun Casasola ipuin laburren lehiaketa antolatu du TASek
28 noviembre, 2014
Asun Casasola ipuin laburren lehiaketa antolatu du TASek
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren harira, aurten lehen aldiz egingo duen ipuin lehiaketa aurkeztu du TAS Txingudi Anti Sexistak. “Indarkeria matxistatik aske bizi diren bizitzak” izango ditu hizpide, antolatzaileen hitzetan. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute, eta bi maila izango dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. 300 euroko sari bana jasoko du irabazle bakoitzak. Alfonso Sastrek, Eneritz Duesok, Mertxe Tranchek, Rosa Arburuak eta Asun Casasolak osatuko dute epaimahaia. 2008.urtean erail zuten Nagore Laffage irundarraren amaren izena darama lehiaketak. Asun Casasolak aurrera eramandako borroka “eredua” dela azpimarratu dute TAS-eko kideek.









Deja una respuesta