Plaiaundiko kirol instalazioak Zubietara lekualdatzeko aukerak indarra hartu du
Plaiaundiko kirol instalazioak Zubietara lekualdatzeko aukerak indarra hartu du
Txingudiko Badiako baliabide naturalak kudeatzeko ardura duen mahai politikoak Plaiaundiko kirol instalazioak lekualdatzeko urratsak eman ditu. Jose Antonio Santano mahaiko kide eta Irungo alkateak adierazi du Hondarribiko Udalarekin hitzarmena sinatuko dutela laster, Zubietako lursailaren etorkizuna zehazteko. Atletismo pistaren eta errugbi zelaiaren lekualdatzea erraztuko luke akordioak. Horri esker, Plaiaundi-Jaizubiako padura zabaldu ahal izango litzateke.
Badia lotzeko bidegorria
Hondarribia, Irun eta Hendaia bizikletaz lotzeko aukerak ere aztertu ditu mahai politikoak. Bi aukera nagusi daude. Gipuzkoako Kalapie zikloturisten elkarteak eta Foru Aldundiak hobesten dute lehen aukera: N-1 errepide ondotik bidegorri bat egokitzea, Mendelutik Iparralde etorbideraino, eta Ficoban bat egitea Hendaiarekin lotura duen bidegorriarekin. Irungo Udalak bigarrenaren alde egin du: Plaiaundi ondotik joango litzateke, kanpoko aldetik. Bidasoa ibaia gainditzeko egurrezko zubi bat eraikitzea aztertzen ari dira.









Deja una respuesta