Fernando Etxepare Ametsa Abesbatzaren sortzailea omenduko dute
28 noviembre, 2014
Fernando Etxepare Ametsa Abesbatzaren sortzailea omenduko dute
Duela bi urte auto batek jota hil zen Fernando Etxepare gogoratu eta omenduko dute gaur, azaroak 28. Ametsa Abesbatzaren sortzaile eta Irungo Musika Kontserbatorioko irakasle eta kudeatzaile izan zen Etxepare. Irungo Udalak bere izena jarriko dio Santiago kalearen eta Aixinxolua Ibilbidearen arteko plazatxoari. Gainera, bere izena adieraiko duen plaka egongo da bertan. Ekitaldia 19:00etan izango da.









Deja una respuesta