Gabonetako Azoka egingo dute datorren astean Ficoban
Gabonetako Azoka egingo dute datorren astean Ficoban
Euskal Kostaldeko Gabonetako IX. Azokak eta Irungo Artisauen V.Azokak hartuko dute Ficoba, abenduaren 6tik 8ra. Irungo Udalak stand propioa prestatu du, hiriko 27 komertziok lekua izan dezaten. “Kontsumo arduratsua” sustatuko dutela baieztatu du Miguel Ángel Páez Sustapen Ekonomikorako ordezkariak. Gaztelu puzgarriak, tailerrak eta erakustaldiak izango dira egunero stand-aren inguruan. Hiriko hiru musika taldek kontzertuak eskainiko dituzte, gainera: Kulto Kultibo (abenduak 6), Ras Miguel & Tafari (abenduak 7) The early morning (abenduak zortzi). Arratsaldeko zazpietan izango dira kontzertuak. Aurrerapen modura, azokan aurki daitezkeen postuak eta produktuak ezagutzera emateko, gaur, azaroak 28, bideo-mapping saioa egingo dute Zabaltza plazan, 19:00etan hasita.










Deja una respuesta