Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Oinaurreko etxebizitzen inguruko salaketa egin du Stop Kaleratzeak plataformak

28 noviembre, 2014

Oinaurreko etxebizitzen inguruko salaketa egin du Stop Kaleratzeak plataformak

 

Oinaurreko babes ofizialeko etxebizitza esleitu zieten zenbait lagunen egoera salatu du Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformak. Azaldu zuten lagun horiek zegokien sarrera ordaindu zutela, baina hipoteka sinatzera joan zirenean, banketxeak mailegua ukatu ziela. Arrazoia, etxebizitza horiek beste erosle batzuei saldu zizkietela. Ondorioz, hasierako onuradunek etxebizitza galdu dute. Gainera, Nasipa enpresa eraikitzailea hartzekodunen konkurtsoan dagoenez, kaltetutakoek ezin izan dute aurreratutako dirua berreskuratu. Egoera horren aurrean, Irunvi erakundearen “erantzukizun falta” salatu du Stop Kaleratzeak-ek.

Hiru urte bete dituenean, Stop Kaleratzeak-ek gogorarazi ditu kaltetuek haiekin harremanean jartzeko dituzten moduak: 622 866 647 zenbakian,  stodesahuciosbidasoa@gmail.com helbide elektronikoan, ostegunero 11:30etik 13:30era Erletxean, edo astearteroko asanbleetan, Irungo Lakaxita Gaztetxean eta Hondarribiko Zuloaga Etxean, asteartetan 19:00etatik 21:00etara.

 

stopkaleratzeak13 1

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *