Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Sari eskasa lortu du Mariñok Ardoiren aurkakoan

16 marzo, 2015

Sari eskasa lortu du Mariñok Ardoiren aurkakoan

 

MARIÑO 1-1 ARDOI

DSC02394Puntu bakar batekin konformatu behar izan du Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok Ardoiren kontrako norgehiagokan. Matematikoki mailari eustea bermatzeko aukera izan dute irundarrek bost jardunaldiren faltan. Baina, momentuz, itxaron beharko dute. Partida itxia izan da, gol aukera gutxikoa. Talde nafarra sendo aritu da defentsan eta presioan. Mariñok ekimena izan du, baina ez da fin ibili baloia jokatzerako orduan. Atsedenaldira arte, markagailua ez da mugitu.

Bigarren zatian bide berdina hartu du neurketak. Baina 57.minutuan, abantaila hartzea lortu du etxeko taldeak. Paula Astiazaranek egin du gola aldaratzean, Marina Oyarzunen jokaldiaren eta jaurtiketaren ondoren. Zailena egin du Mariñok. Hala ere, bost minutu ere ez ditu behar izan Ardoik banakoa egiteko. Zelai erditik ateratako falta batean sartu dute gola nafarrek. Hortik aurrera, oreka izan da nagusi berriro berdegunean. Taldeek ez dute garaipena eskuratzeko anbizio handirik erakutsi, eta puntuak banatu dituzte azkenean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *