Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Urdaibai menderatu du Hondarribiak Pasaian

16 marzo, 2015

Urdaibai menderatu du Hondarribiak Pasaian

 

traineraSan Pedroko testa irabazi zuen larunbatean Hondarribiko Ama Guadalupekoak. Nagusi izan zen, Pasaiako badian erlojuaren kontra jokatutako estropadan. Urdaibairekin izan zuen lehiarik handiena, baina sei segundoko aldea atera zion azkenean traineru bizkaitarrari. 19:50eko denbora behar izan zuen Hondarribiak ibilbidea osatzeko. San Pedro izan zen hirugarren, San Juango bizilagunen kontrako lehia irabazita. Hirugarren koska batean gelditu ziren Zierbena, Portugalete eta Astillero. Ondorengo taldea aukeratu zuen Mikel Orbañanos Hondarribiako entrenatzaileak: Amunarriz (patroia), Gonzalez, Puertas, Aznar, Etxebeste, Bilbao, Udabe, O.Aldai, Iruretagoiena, Marizkurrena, Uranga, Lizarralde, Irazoki eta Carrión.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *